Uraren inguruan dugun zerbitzu eskaintzak nahi den beste aukera ematen ditu:
- Altako Ur Hornidura bazkide diren udalentzat.
- Ur Zikinen Arazketa eskatzen duten udalentzat.
- Udalak nahi izanez gero, Uraren Ziklo Osoaren Zerbitzua ematen dugu. Gure gain hartzen dugu hornidura eta saneamendu zerbitzuarekin zerikusia duen GUZTIA, nola kostuak hala zerbitzua.
- Abonatuen kudeaketa.
- Abonatuen kudeaketa eta hornidura eta saneamendu sareen mantentze-lanak.
- Putzu septikoak arazten dizkiegu eskatzen diguten bezero publiko edo pribatui.
- Uraren analisia egiten dugu bai edatekoarena bai hondakin urarena.
- Edozein obra hidrauliko egiten dugu.
- Gure bazkide eta bezeroei aholkularitza ematen diegu Uraren Ziklo Osoarekin lotutako guztiari buruz.