Uraren kudeaketa

Gipuzkoako Ur Kontsortzioak, gaur egun, uraren kudeaketa osoa burutzen du bere eremuko udalerrietan, Gipuzkoako Urak bere sozietatearen bidez.

Entitate horren bidez, uraren kudeaketa osoa egiten da, jarduera eremu guztian, Altako Sarean eta, hala eskatzen duten udalerrietan, Bajako Sarean. Prozesu guztiak baliabide hidriko oro behar bezala administratzeko eta, hala, gipuzkoarren bizi kalitatea garatzeko eta mantentzeko antolatuta daude: urak hartzea, araztea, uraren kalitatea zaintzea, garraiatzea, banatzea eta, azkenik, ur zikinak araztea, ibaira edo itsasora isurtzeko.

Era berean, eta gure bulego sare zabalaren, uraren telefonoaren eta bulego birtualaren bidez, Abonatuen Kudeaketa zerbitzuari dagozkion lan guztiak egiten ditugu: kontratazioa, fakturazioa, bezeroari arreta...

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak bakarrik erabiltzen ditu, erabiltzaileek nabigatu ahal izateko, geroko sarbideak errazteko eta erabilera-estatistikak egiteko, datu pertsonalak bildu edo laga gabe. Informazio gehiago HEMEN  
ADOS BERRETSI Cookie konfigurazioa