Saneamendua

Deba Kostaldea

Deba ibaiaren ertzean Deba eta Mutrikuko udalerriak daude.

Debako saneamendua

Debako saneamendua osatzen dute udalerriko kolektore orokorrek eta Itziar auzokoek eta Arronamendiko H.U.A.k.

Debako Hondakin Uren Araztegia aireztapen luzatua da, nitrogenoa biologikoki kentzen duena.

Kutsadura zama da 50.000 biztanle baliokideri dagokiona eta gehienezko ahalmena aurretramendurako 155 l/seg da eta biologikoa 36 l/seg.

Mutrikuko saneamendua

Mutrikuko saneamendua osatzen dute udalerriko kolektore orokorrek eta Saturrarenekoak (azken hau egikaritzeke dago) eta Zabalerako H.U.A.k. Mutrikuko Hondakin Uren Araztegia aireztapen luzatua da, nitrogenoa biologikoki eta fosforoa kimikoki kentzen dituena; izpi ultramore bidezko desinfekzioa ere badu.

Kutsadura zama da 15.000 biztanle baliokideri dagokiona eta gehienezko ahalmena aurretramendurako 100 l/seg da eta biologikoarena 25 l/seg. H.U.A.k usainak tratatzeko sistema bat du.

PlanRecuperacion UnionEuropea EuskoJaurlaritza
Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak bakarrik erabiltzen ditu, erabiltzaileek nabigatu ahal izateko, geroko sarbideak errazteko eta erabilera-estatistikak egiteko, datu pertsonalak bildu edo laga gabe. Informazio gehiago HEMEN  
ADOS BERRETSI Cookie konfigurazioa