Euskaraldia Euskaraldia



Kudeaketa

Goierri

Goierriko hornidura sistema osatzen dute Arriarango urtegiak, Edateko Uren Araztegia (Beasain) eta Lareoko Urtegiak (Ataun).

Arriaraneko sistemak edateko uraz hornitzen ditu Ormaiztegi, Segura, Idiazabal, Olaberria, Beasain, Ordizia, Zerain, Gabiria, Mutiloa, Lazkao, Itsasondo, Arama, Altzaga, Oreindain, Gaintza, Baliarrain eta Legorretako udalerriak, 40.000 biztanle.

Arriarango urtegia

Arriarango urtegia hormigoi trinkotuaz egina dago. Guztira, 3.200.000 m3 har ditzake, 57 metroko altuera du, 250 l/seg inguruko erregulazio almena du eta 11 km2-ko isurialde arroa du.

Arriarango E.U.A.

Arriarango Edateko Uren Araztegia da urtegitik datorren ura arazteko erabiltzen den lekua. Arazteko ahalmena 225 l/seg da eta, urtero, eskualdeko udalerrietara 3.500.000.000 litro ur inguru banatzen dira. E.U.A.n, urei ematen zaien tratamenduak prozesu hauek ditu: preozonizazioa, erreaktiboekin nahasteko ganbera, dekantazioa, erdibideko ozonizazioa, iragazketa, fluorizazioa eta desinfekzioa.

Lareoko urtegia

Lareoko urtegiak Ataungo udalerria uraz hornitzen du eta Arriarangoari laguntzen dio. Urtegia hormigoizko pantaila duen harri-lubeta da. Guztira, 2.400.000 m3 har ditzake, 67 metroko altuera du, 200 l/seg inguruko erregulazio alemán du eta 8 km2-ko isurialde arroa du. Sistema Zegamako E.U.A.rekin osatzen da Araztegi horrek 5 l/seg-eko arazte ahalmena du eta Zegamako udalerria hornitzen du.

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak bakarrik erabiltzen ditu, erabiltzaileek nabigatu ahal izateko, geroko sarbideak errazteko eta erabilera-estatistikak egiteko, datu pertsonalak bildu edo laga gabe. Informazio gehiago HEMEN   Onartu