Edateko Uren Araztegiak (H.U.A.)
Hauek dira ura arazteko prozesuaren faseak:
Aurretratamendua
Eragiketa fisikoak eta mekanikoak dira eta horien bidez nahi izaten da ur zikinetik ahalik eta materia gehien bereiztea, berez edo duten tamainagatik ondorengo tratamenduetan arazoak eragin ditzaketen materiak hain zuzen.
Aurretratamenduko eragiketen bidez, gehien ikusten eta molestatzen duen kutsaduraren parte bat eliminatu egiten da (solido lodiak, harea, koipea...).
Lehen mailako tratamendua
Helburu nagusia da ur zikinen gainean dauden solidoak gutxitzea. Solido horietako batzuk materia organikoak direnez, DBOa (oxigeno eskaera biokimikoa) murrizten da.
Prozesu hori lehen mailako dekantagailuetan egiten da normalean. Horietan, banaketa grabitatearen ondorioz gertatzen da.
Tratamedu biologikoa
Tratamendu biologikoaren xedea da materia organikoa eta oinarrizko elikagaiak degradatzea, mikroorganismoen bidez. Materia organikoaren edukia murrizten da batez ere eta, instalazio askotan, elikagaiak, bereziki nitrogenoa eta fosforoa.
Ibaira edo itsasora isurtzea
Ur araztuak ibaira edo itsasora isurtzen dira. Desinfektatu egiten dira aurrena, ibaian edo itsasoan inolako aldaketarik eragin ez dezaten.