Uraren ziklo osoaren kudeaketa
Kasu honetan, Gipuzkoako Ur Kontsortzioak bere gain hartzen du uraren kudeaketa osoa.
Gipuzkoako Ur Kontsortzioak Ur Zerbitzuaren titularra da. Zerbitzua arduratzen da prezioak ezartzeaz, inbertsioez, mantentze-lanez, abonatuei atenditzeaz...
Uraren gaineko erantzukizun oro Gipuzkoako Ur Kontsortzioarena da.
Uraren ziklo osoaren kudeaketa Gipuzkoako Ur Kontsortizoaren bitartez eskaintzea erabaki duten udalerrietan, eginkizun hauek izango ditu:
Gai hauen inguruko lan guztiak egitea:
- Abonatuen kudeaketa eta hornidura eta saneamendu sareen mantentze lanak.
- Indarrean dagoen araudia betetzeko beharrezko hobekuntza eta inbertsio guztiak egitea, une oro, ur zikinen saneamenduari eta arazketari dagokienez.
- Hornidura eta Saneamendu Plan Zuzentzailea egikaritzea.
- Hirugarrenen aurrean erantzutea (bezeroak, udalak, osasun agintariak, Eusko Jaurlaritza, Estatua, beste batzuk), Uraren Ziklo Osoaren Kudeaketa dela-eta gorabeheraren bat gertatzen denean.
- Uraren ziklo osoaren zerbitzua hartzeagatik ordaindu beharreko prezioak ezartzea.