Normaltasun Berri batera trantsizioa


COVID19-ak eragindako egoera honetan, eta 2021eko ekainaren 18ko 30/2021 Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz, Gipuzkoako Ur Kontsortzioan beharrezkoak izan diren neurri guztiak hartu ditugu:

-Jendeari arreta emateko bulegoak. Jendeari arreta emateko bulegoak irekita daude, beharrezko segurtasun-neurriekin. Hala ere, alten, bajen, titular-aldaketen, erreklamazioen, matxuren jakinarazpenen eta abarren eskaerak bide hauen bidez izapidetu daitezke:



Uraren telefonoa, 24 ordu:

943 00 22 22

Bulego birtuala:

www.gipuzkoakour.eus


- Kontagailuak irakurtzea: prebentzio-neurri gisa, gomendagarria da kontagailuen irakurketak Uraren Telefonoan edo gure webgunean helaraztea, kontagailua eskuragarri ez badago. Gure langileak eta, oro har, herritarrak babesteko, irakurleak beharrezko segurtasun-neurriak hartuko dituzte. Eskura ditugun kontagailu guztiak (baterietan eta kanpoan) normaltasunez irakurriko ditugu.

- Kontagailuen aldaketak: normaltasunez egingo dira, higiene eta prebentzio-neurrien arabera..

- Zerbitzuaren altak: normaltasunez egingo dira, higiene eta prebentzio-neurrien arabera.

- Zerbitzuko bajak: normaltasunez egingo dira, higiene eta prebentzio-neurrien arabera.

- Ikasleentzako gure instalazioetarako bisita gidatuak aldi baterako etetea.


Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak bakarrik erabiltzen ditu, erabiltzaileek nabigatu ahal izateko, geroko sarbideak errazteko eta erabilera-estatistikak egiteko, datu pertsonalak bildu edo laga gabe. Informazio gehiago HEMEN  
ADOS BERRETSI Cookie konfigurazioa