Norberaren datuen erabilerari buruzko baldintza orokorrak eta babes politika
Mesedez, irakurri arretaz erabilera baldintza hauek, web gune hau usatu aurretik. Web gune hau erabiltzeak esan nahi du erabiltzaileak inplizituki aitortzen duela baldintzak onartzen dituela. Baldintzekin ados ez bazaude edo dudaren bat baduzu, arren eskatzen dizugu web gune hau ez erabiltzeko eta bertan ez erregistratzeko.
1. Nor gara
Gipuzkoako Urak-en egoitzaren helbidea da Portuetxe 16, 1. – Blanca Vinuesa eraikina, 20018 – Donostia eta harremanetan jar zaitezke web orri honekin zerikusia duen edozein gaitarako.
Gipuzkoako Urak www.gipuzkoakour.eus domeinuaren jabea da.
2. Zer da Gipuzkoako Urak-en web gunea
Orain zauden www.gipuzkoakour.eus web gunea da Gipuzkoako Urak sortutako espazio interaktiboa, bere produktuen eta zerbitzuen inguruko informazio gehiago emateko.
3. Web gunearen jabetza eta erabilera murrizketak
Web gune hau Gipuzkoako Urak-ena da. Marka, domeinu izen eta jabetza intelektualaren gainerako eskubide guztiak Gipuzkoako Urak-enak dira. Hori horrela, bertako eduki bat bera ere ezin da lagatu, kopiatu, erreproduzitu, kargatu, bidali, transmititu, banatu edo ustiatu, inolaz ere. Dena den, web orria eta horko edukiak erabili ahal izango dira, orriaren eta edukien xedeetarako eta deskargak eta kopiak bakoitzaren erabilerarako bakarrik erabiliko dira; baldintza hauetan adierazitako erabilera bakarrik emango zaie. Hori errespetatu ezean, Gipuzkoako Urak-en autore eskubideak eta gainerako jabetza eskubideak hausten dira. Edukiak aldatzea eta erabiltzen badira hemen baimenduta ez dauden beste helburu batzuetarako, Gipuzkoako Urak-en autore eskubideak eta gainerako jabetza eskubideak hausten dira. Erabilera baldintza hauen arabera, debekatuta dago hemen aipatutako edukiak beste web edo sare informatikoren batean erabiltzea.
4. Iraupena
Erabilera baldintza hauek indarrean izango dira web gunean aldatzen ez diren bitartean eta Gipuzkoako Urak eskubidea izango du eduki horiek edozein unetan aldatzeko edo kentzeko, aldaketa horiek web orrian bertan agertu behar dutelarik.
5. Datuen babes politika
www.gipuzkoakour.eus web orriaren helburu nagusia da Gipuzkoako Urak-en zerbitzuen eta jardueren berri ematea.
Gipuzkoako Urak bere gain hartzen ditu norberaren datuen babesaren inguruko betebehar legalak, bereziki hauek:
- Norberaren datuak dituen fitxategia edo tratamendua izatea.
- Datu bilketaren xedea.
- Informazioaren hartzaileak.
- Egiten ditugun galderen izaera: borondatezkoak edo derrigorrezkoak.
- Datuak lortu izanaren edo ukatu izanaren ondorioak.
- Norberaren datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta datu horien aurka egiteko eskubidea erabiltzea, e-mail bidez gurekin harremanetan ipinita: [email protected].
- Datuen tratamenduaren arduradunaren edo, egonez gero, horren ordezkariaren nortasuna eta helbidea.