Saneamendua

Goierri

Goierriko eskualdeko saneamendu sistemak honako udalerri hauek hartzen ditu: Ezkio-Itsaso, Omaiztegi, Segura, Idiazabal, Gaintza, Zegama, Olaberria, Beasain, Ordizia, Lazkao, Ataun, Arama, Altzaga eta Itsasondo, eta baita Legorretako H.U.A. ere.

Sistema osatzen dute Ezkio-Itsaso-Ormaiztegiko kolektoreek, Ezkio ibaian, Ezkio-Ormaiztegi-Beasaingo kolektoreek, Estanda ibaian, Segura-Idiazabal-Beasainekoak, Oria ibaian, Ataun-Lazkao-Ordiziak, Agauntza ibaian, Ordiziakoak, Amaundarain ibaian, Itsasondoko H.U.A.k, Oria ibaian, eta Legorretako H.U.A.k.

Kolektoreak

Amezketa ibaira isurtzen diren ur zikinak biltzen dituen kolektorea proiektatua dago hormigoi armatuan, 500 mm.-ko diametro maximoarekin eta 5 km. inguruko luzerarekin.

Berastegi ibaira isurtzen diren ur zikinak biltzen dituen kolektorea proiektatua dago hormigoi armatuan, 600 mm.-ko diametro maximoarekin eta 6 km. inguruko luzerarekin.

Asteasu ibaira isurtzen diren ur zikinak biltzen dituen kolektorea proiektatua dago hormigoi armatuan, 500 mm.-ko diametro maximoarekin eta 4 km. inguruko luzerarekin.

Oria ibaira isurtzen diren ur zikinak biltzen dituen kolektorea proiektatua dago hormigoi armatuan, 1200 mm.-ko diametro maximoarekin, 15 km. inguruko luzerarekin eta 1200 l/seg-ko garraiatze ahalmen maximoarekin.

Sistemak gainezkabideak ditu.

Gaikaoko H.U.A.

Gaikaoko Hondakin Uren Araztegia lokatz aktibokoa da eta nitrogenoa biologikoki eta fosforoa kimikoki eliminatzen ditu. Kutsadura zama da 60.000 biztanle baliokideri dagokiona eta gehienezko ahalmena aurretramendurako 900 l/seg da eta biologikoa 365 l/seg.