Saneamendua

Urola Garaia

Urola Garaiko eskualdean, saneamendu sistema da Legazpi, Urretxu eta Zumarraga udalerriei dagokiena.

Sistema osatzen dute Legazpi-Zumarraga-Urretxu-H.U.A.ko kolektoreek (guztiak Urola ibarrean daude) eta Zuringoaineko H.U.A.k (Urretxu).

Kolektoreak

Urola ibaira isurtzen diren ur zikinak biltzen dituen kolektorea proiektatua dago hormigoi armatuan, 1000 mm.-ko diametro maximoarekin, 12 km. inguruko luzerarekin eta 1000 l/seg-ko garraiatze ahalmen maximoarekin.

Sistema honek berezitasun bat du: ponpaketa dauka, H.U.A.n urak araztu ostean ibaiaren goiko alderaino eramateko, agorraldietan gutxieneko emari bat ziurtatzeko.

Zuringoaineko H.U.A.

Zuringoaineko Hondakin Uren Araztegia lokatz aktibokoa da, etapa bikoitzekoa, eta nitrogenoa biologikoki eta fosforoa kimikoki eliminatzen ditu. Kutsadura zama da 50.000 biztanle baliokideri dagokiona eta gehienezko ahalmena aurretramendurako 660 l/seg da eta biologikoa 80 l/seg.

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak bakarrik erabiltzen ditu, erabiltzaileek nabigatu ahal izateko, geroko sarbideak errazteko eta erabilera-estatistikak egiteko, datu pertsonalak bildu edo laga gabe. Informazio gehiago HEMEN  
ADOS BERRETSI Cookie konfigurazioa