Saneamendua

Deba Garaia 2

Deba Garaiko eskualdean, saneamenduko bigarren sistema da Bergara, Antzuola eta Elgetari dagokiena.

Sistema osatzen dute Antzuola-Bergarako kolektoreek, Antzuolako ibaiaren aldean, Bergarakoak, Deba ibaiaren aldean, eta Elgetakoak, Ubera ibaiaren aldean. Hondakin Uren Araztegia Mekolalden dago (Bergara).

Kolektoreak

Antzuola ibaira isurtzen diren ur zikinak biltzen dituen kolektorea proiektatua dago hormigoi armatuan, 500 mm.-ko diametro maximoarekin, 4 km. inguruko luzerarekin eta 180 l/seg-ko garraio ahalmenarekin.

Elgeta ibaira isurtzen diren ur zikinak biltzen dituen kolektorea proiektatua dago hormigoi armatuan, 400 mm.-ko diametro maximoarekin, 7 km. inguruko luzerarekin eta 30 l/seg-ko garraio ahalmenarekin.

Bergarako kolektoreak hormigoi armatuz eginda daude, 1200 mm.-ko diametro maximoa dute, 12 km.-ko luzera dute eta 1000 l/seg-ko ahalmen hidraulikoa dute.

Sistemak gainezkabideak ditu.

Mekolaldeko H.U.A.

Mekolaldeko Hondakin Uren Araztegia lokatz aktiboz egina dago eta nitrogenoa eta fosforoa biologikoki kentzen dira. Kutsadura zama da 50.000 biztanle baliokideri dagokiona eta gehienezko ahalmena aurretramendurako 675 l/seg da eta biologikoa 120 l/seg. Instalazioak usainen tratamendua egiten du.

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak bakarrik erabiltzen ditu, erabiltzaileek nabigatu ahal izateko, geroko sarbideak errazteko eta erabilera-estatistikak egiteko, datu pertsonalak bildu edo laga gabe. Informazio gehiago HEMEN  
ADOS BERRETSI Cookie konfigurazioa