Saneamendua

Deba Garaia 1

Deba Garaiko eskualdean, lehen saneamendu sistema Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate eta Oñatiri dagokiena da.

Sistema osatzen dute Eskoriatza-Aretxabaleta-Arrasateko kolektoreek, Deba ibaiaren aldean, eta Oñatikoak, izen bereko ibaiaren aldean. Hondakin Uren Araztegia Epelen dago (Arrasate-Bergara).

Kolektoreak

Deba ibaira isurtzen diren ur zikinak hartzen dituen kolektorea proiektatua dago hormigoi armatuan, 1500 mm.-ko diametro maximoarekin, 12 km. inguruko luzerarekin eta 1500 l/seg-ko garraio ahalmen maximoarekin.

Oñati ibaira isurtzen diren ur zikinak hartzen dituen kolektorea proiektatua dago hormigoi armatuan, 1000 mm.-ko diámetro maximoarekin, 8 km. inguruko luzerarekin eta 500 l/seg-ko garraio ahalmenarekin.

Epeleko H.U.A.

Epeleko Hondakin Uren Araztegia lokatz aktibokoa da eta nitrogenoa eta fosforoa biologikoki kentzen dira. Kutsadura zama da 95.000 biztanle baliokideri dagokiona eta gehienezko ahalmena aurretramendurako 850 l/seg da eta biologikoa 245 l/seg. Instalazioak usainen tratamendua egiten du.