Uraren zikloa

Urak hartzea

Ura iturburu eta lurrazaleko ibaietatik dator, batez ere. Lurrazpiko ibaietatik ere hartzen da ura.

Urak jasotzea

Ura urtegietan jasotzen da, urei eusten dien horma edo uharka bat eraikita.

Urak tratatzea

Ur naturala edo landugabea edateko ur bihurtzen da. Prozesua edateko uren araztegietan (E.U.A.) egiten da. Urak mikroorganismo patogenorik eta substantzia toxikorik gabe egon behar du; usain, zapore edo kolorerik ere ez du eduki behar.

Urak deposituetara garraiatzea

Ura araztu eta, ondoren, depositu batera garraiatzen da, gizakiok kontsumitzen dugun ura jasotzen da. Deposituari esker, dagoen ura erregula daiteke. Normalean, leku garaietan kokatzen dira, grabitateak banaketa erraztu dezan, ponpaketa erabili gabe.

Urak erabiltzaileei banatzea

Banaketa sarea hodi multzo bat da eta hortik giza kontsumorako ura bideratzen da depositutik erabiltzaileen kaniletaraino.

Urak H.U.A.-ra garraiatzea

Etxe, denda eta industrietatik datozen ur zikinak kolektoreetara heltzen dira, estolderia sarearen bidez.

Urak araztea

Ur zikinak ur zikinen araztegietara iristen dira, kolektorearen bidez, eta hor uren kalitatea berreskuratzen da, prozesu biologiko natural baten bitartez. Arazteak ibaietan bizitza egotea ahalbidetzen du.

Urak ibaira edo itsasora isurtzea

Araztutako urak ibaira edo itsasora itzultzen dira, jatorrian zuten antzeko egoeran.