Kudeaketa

Deba Erdialdea eta Barrena

Deba Erdiko eta Beheko hornidura-sistema honako hauek osatzen dute: Aixolako urtegiak, Ipuruako E.U.A.k (Eibar urez hornitzen du), Errotaberriko E.U.A.k (Ermua hornitzen du), lurpeko iturburu eta putzuek eta Kilimongo (Mendaro)

Edateko Uren Tratamendurako Estazioak Kilimon hornitzeko sistemak edateko ura ematen die Mendaro, Elgoibar, Deba eta Mutrikuko udalerriei, 25.000 biztanle guztira..

Gipuzkoako 2.019 uretatik Mallabiko hornidura ere kudeatzen du.

Aixolako urtegia

Aixolako urtegia harri-lubeta motakoa da eta hormigoizko pantaila du. Ura biltegiratzeko edukiera 2.750.000 m3-koa da. Presaren altuera 40 m-koa da, 160 l/seg inguruko erregulazio-ahalmena du eta 6 km2-ko isuri-arroa du.

Ipuruako E.U.A.

Ipuruako Edateko Uraren Tratamendurako Estazioa Aixolako urtegitik datorren ura edangarri bihurtzen den lekua da. Tratamendu-ahalmena 150 l/seg da, eta urtero Eibarrera banatzen da, 3.000.000.000 litro gutxi gorabehera. Urak E.U.A.njasotzen duen tratamenduak honako prozesu hauek ditu: aurreoxidazioa, erreaktiboak nahasteko ganbera, dekantazioa, iragazketa eta desinfekzioa.

Sistemak Urkuluko urtegia ere baliatzen du, Altako hornidurarako.

Kilimongo E.U.A.

Kilimongo Edateko Uren Araztegia da iturburu eta putzuetatik datorren ura arazteko erabiltzen den lekua. Arazteko ahalmena 120 l/seg da eta urtero eskualdeko udaletara 2.000.000.000 litro inguru banatzen dira. E.U.A.n, urei ematen zaien tratamenduak prozesu hauek ditu: erreaktiboak nahasteko ganbera, flotazioa, iragazketa eta desinfekzioa. Sistemari laguntzeko, Goikoetxeko E.U.A. (Deba) dago, 40 l/seg-ko arazte ahalmena duena.

Errotaberriko E.U.A.

Errotaberriko edateko uraren tratamendurako estazioan edangarri bihurtzen da Aixolatik datorren ura. 100 l/s-ko tratamendu-ahalmena du, eta urtero 800.000 litro inguru banatzen ditu Ermuan. Urak E.U.A.n jasotzen duen tratamenduak honako prozesu hauek ditu: erreaktiboak nahasteko ganbera, dekantazioa, iragazketa eta desinfekzioa.

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak bakarrik erabiltzen ditu, erabiltzaileek nabigatu ahal izateko, geroko sarbideak errazteko eta erabilera-estatistikak egiteko, datu pertsonalak bildu edo laga gabe. Informazio gehiago HEMEN  
ADOS BERRETSI Cookie konfigurazioa